Mundua -
EBko 28. kidea
Kroazia Europar Batasuneko kide izango da 2013an
Gaur sinatu dute ituna aguntariek, ondoren, Zagrebeko gobernuak erreferendum bat deituko du datorren urteko lehen hilabeteetan herritarrek Europar Batasunean sartzea onar dezaten.
Erredakzioa
EBko 28. kidea
Kroazia Europar Batasuneko kide izango da 2013an
Europar Batasunak eta Kroaziak bat-egite ituna sinatu dute, eta ondorioz, herrialde hori 2013ko uztailean Batasuneko kide izango da. Kroazia EBko 28. herrialdea izango da.
Europako lider guztiek sinatu dute herrialdearen sarrera, Zagrebeko gobernuak erreferendum bat deituko du datorren urteko lehen hilabeteetan herritarrek Europar Batasunean sartzea onartu dezaten. Gainerako herrialdeek, berriz, araudia jarraituko dute erabakia berresteko.
Europako Parlamentuak, Kroazia Europar Batasunean sartzea joan den abenduaren 1ean onartu zuen.
2005eko urrian hasi zituen herrialdeak EBko kide izateko bilerak eta joan den ekainean lortu zuen negoziazioak ixtea.
Herrialdeari jarri diote Europar Batasunean sartzeko data, baina Europako Batzordeak jarraipen bat ezarri dio Zagrebeko agintariak oraindik airean dauden barne erreformak egin dituen egiaztatzeko, batik bat, justizia arloko gaietan.
2007an Bulgaria eta Errumania EBn sartu zirenean adostutako hainbat erreforma ez zituztela aurreratzen ikusita herrialde horien sarrera 6 hilabete atzeratu behar izan zuten. Orain, berriro hori gertatu ez dadin, jarraipen zorrotza egingo diote Kroaziari.
Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak azaldu duenez, ituna sinatzeak ez da bidearen amaieraren seinale, eta hortaz Kroaziak erreformekin aurrera jarraitu beharko du.
Kroaziaren sarrerarekin EBk 4 milioi herritar gehiago izango ditu, eta hizkuntza ofizial berri bat.