Mundua -

Lieja hirian

Bost lagun hil eta beste 120 zauritu dira atentatu batean, Belgikan

Erasotzaileaz gain, 15 urteko mutil bat, 17 urteko neska bat, 20 urteko mutil bat, 75 urteko andre bat eta 17 hilabeteko haur bat hil dira.

Belgikako ekialdean izandako atentatuan bi hildako izan dira. Argazkia: EFE
Belgika: 6 hildako eta hainbat zauritu granadaz egindako atentatuan

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Granadekin izandako atentatu batek bost hildako eta 120 lagun zauritu utzi ditu astearte honetan Liejan, Belgikako ekialdean. 33 urteko erasotzaileak erasoaren ostean bere buruaz beste egin du eta iturri ofizialek eraso terrorista izatea baztertu dute.

Danielle Reynders fiskalaren hitzetan, 15 urteko mutil bat, 17 urteko neska bat, 20 urteko mutil bat eta 75 urteko andre bat hil dira. Zaurituen artean, aldiz, 120 zenbatu dira, funtzionarien arabera. Horrez gain, 17 hilabeteko haur bat ere hil da, atentuan zauritu ostean eraman duten ospitaleko iturriek adierazi dutenez.

Iturri ofizialen arabera, erasotzaileak aurrekari penalak zituen, armak erabileragatik, drogak hartu izanagatik eta sexu erasoengatik.

Halaber, La Libre egunkariaren arabera, bi urteko neska bat larri zauritua dago.

Beldurra eragintzeko asmoz, kalashnikov armekin eta "thunderflash" lehergaiekin egindako erasoa izan da. Halaber, Saint Lambert plazan jazo da erasoa, Liejako erdiguneko jende kopuru handiena duen zonalde batean. Gainera, eguerdia igaro ostean egin dute, bertan jende anitz bildu zela, Gabonetako merkatua dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea