Mundua -

GEORGE FLOYD EPAIKETA

George Floyden heriotzaren zenbait lekukok esan dute Chauvinek hil zuela hura

Epaiketaren bigarren egunean entzun diren sei lekukoak bat etorri dira beldurra sentitu zutela eta gertakaria "latza" izan zela adieraztean.

Manifestariak Minneapolisen George Floyden heriotzaren bigarren epaiketa egunean. Argazkia: EFE
Manifestariak Minneapolisen George Floyden heriotzaren bigarren epaiketa egunean.
Floyden atxiloketa ikusi zuten lekukoek ''hilketa'' izan zela esan dute malko artean

1:27

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minneapolisen George Floyd afroamerikarra hiltzeaz akusatuta dagoen Derek Chauvin polizia agentearen aurkako epaiketaren bigarren saioan, gertakarien lekuko izan ziren hainbat pertsonen lekukotzak entzun ahal izan dira. Denak bat etorri dira beldurra sentitu zutela eta gertaerak "latzak" izan zirela adieraztean.

Lekukotza ematen lehena Donald Williams izan da, "lekuko funtsezko" dena, borroka arte mistoetan profesionala eta segurtasun agentea izan delako, eta immobilizatzeko eta itotzeko teknikak ezagutzen dituelako. Hark adierazi duenez "hilketa bat" ikusi zuen, eta 911era deitu zuen Chauvin Floyden gainean ikusteak "asaldatu" egin zuelako. Epaiketan entzun ahal izan den dei horretan, Williams entzuten da polizia bat "herritar bat hiltzen saiatzen" ari zela ohartarazten. Gaineratu du agenteak behin baino gehiagotan aldatu zuela posizioa Floyden lepo gainean presio egiten jarraitu ahal izateko. 

Beste lekuko batek, Minneapoliseko Genevieve Hansen suhiltzaileak, adierazi du "nola edo hala laguntzeko beharra" zuela, baina ezin izan zuela lagundu, polizia ohi batek eragotzi ziolako.

Bigarren saioan hitz egin du Darnella Frazierrek ere, mundu osora zabaldu zen bideoaren egilea, orduan adin txikikoa zena. "Gaur asko pasa ditut esna George Floyd-i barkamena eskatzen ezin izan nuelako ezer gehiago egin, ezin izan niolako bizia salbatu", azpimarratu du. Hunikiturik hitz egin du, eta adierazi du Floyd "izututa, beldurtuta eta bere biziagatik erregutzen" ikusi zuela. Gaineratu du, bere burua "arriskuan" ikusi zuela Chauvinek gelditzeko oihukatzen zioten jendearekiko izandako erreakzioaren ondorioz.

Judeah Reynoldsek, aurreko lekukoaren bederatzi urteko lehengusu eta gertaeren lekukoak, adierazi du "triste eta pixka bat haserre" sentitu zela, iruditzen baitzitzaion "Floydek arnas hartzeari uzten ziola". "Min egiten ari zitzaizkiola zirudien", gaineratu du.

Horiez gain, beste bi lagunek ere eman dute lekukotza epaiketaren bigarren saio honetan.

Bestalde, polizia ohiaren abokatuek epaimahaia konbentzitu nahi izan dute esanez, atxiloketan parte hartu zuten lau agenteak "mehatxatuta" sentitu zirela, inguruan bildu zen  jendea "oihuka" hasi zitzaienean, akusatuak bere belauna Floyden lepoan zuen momentu horretan.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Epaiketak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak