Publizitatea
Itxi

2021/04/02

11:13

Mundua

Taiwan

Gutxienez 48 hildako eta 118 zauritu Taiwanen izandako tren istripu batean

I. G. | EITB MEDIA

Trena errailetik atera da tunelaren sarreran, trenbidearen ondoan gaizki aparkatutako mantentze-lanetarako ibilgailu baten aurka talka egin ostean. 350 bidaiari zeramatzan.

0:49
80 lagun zauritu dira
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gutxienez 48 pertsona hil dira tren bat errailetik atera ostean Taiwango Hualien herrian, uharteko tren-poliziak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, CNA albiste agentziak jakitera eman duenez, 118 pertsona daude ospitaleratuta maila desberdinetako zauriekin, eta dagoeneko ez dago inor harrapatuta trenean.

Trena Daqingshuiko tuneletik zihoan ezbeharra gertatu den unean, 09:28 inguruan (01:28 GMT ordua). 350 bidaiari zeramatzan.

Trena errailetik atera da aipatutako tunelaren sarreran, trenbidearen ondoan gaizki aparkatutako mantentze-lanetarako ibilgailu batekin talka egin ondoren, Taiwango Trenbideen Administrazioaren arabera.

Horren ondorioz, hainbat bagoik talka egin dute tuneleko hormekin, eta batzuk harrapatuta geratu dira.

Trena Shulinetik irten da, Taipei Berrian, eta uhartearen hego-ekialdeko Taitung herrira zihoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;