Mundua -

Analisia

AEBak Iraketik ihesi

Hilaren 31n ez da soldadu estatubatuar bakar bat ere geratuko herrialdean eta Irakek bere independentzia berreskuratuko du orduan.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBak isilpean eta atzeko atetik ari dira Iraketik ateratzen. Une honetan Estatu Batuetako 4.000 bat soldadu geratzen dira bertan eta handik joateko prestatzen ari dira. Hilaren 31n ez da soldadu estatubatuar bakar bat ere geratuko eta orduan Irakek bere independentzia berreskuratuko du. Honela, beraz, Bushek presidente modura bere azken urtean diseinatu zuen erretiratze plana, gero Obamak indarrean jarri zuena, betetzen ari da.

Estatu Batuetan inork ez du ez garaipenaz ezta porrotaz ere hitzegiten; nahi duten bakarra Irakeaz erabat ahaztea da, 9 urteko gerraren ostean Estatu Batuak nazioartean zuen izen onari ikaragarrizko kaltea eragin baitio. Zeremoniak neurrikoak ari dira izaten. Herenegun Obama presidentea Iraketik iritsi berriak ziren soldaduekin elkartu zen. Atzo, berriz, Leon Panetta Defentsa idazkaria Bagdadera joan zen Estatu Batuen bandera jaisteko ekitaldira. Azken finean guztiek dakite Iraken kontrako gerra Porrot handia izan dela Estatu Batuen interesentzako.

Ez dute Irakeko petrolio guztia kontrolatzerik lortu, ez dute lortu hango lurretan pare bat base militarrekin geratzerik, ezta hango gobernua Estatu Batuentzat guztiz fidagarria izaterik era. Eta batez ere ez dute lortu mugan duen Iraan ahultzerik, justu kontrakoa baizik. Ziurrenik gerta litekeena, zera da, une honetan xiien menpe dagoen Irak Iranengana geroz eta gehiago hurbiltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea