Mundua -
Istripu nuklearra
Fukushimako egoera kontrolpean dago, bederatzi hilabete eta gero
Zentralaren erradioaktibitate isuriak nabarmen egin du behera. Japoniako lehen ministroak segurtasuna mantendu eta ondoren eraikina eraisteko lanean jarraitzeko deia egin du.
Erradioaktibitate isuria gutxitu egin da. Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroak segurtasuna mantentzeko eta eraisteko lan egiteko eskatu du.
Martxoan izandako tsunamiaren ondorioz kaltetutako Fukushimako zentral nuklearreko hiru erreaktoreak kontrolpean daudela esan du Japoniako Gobernuak. 100 graduko tenpetaturatik beher daude.
TEPCO zentrala kudeatzen duen konpainiak dioenez "geldialdi hotzean" daude eta erradioaktibitate jarioa namarmen jaitsi da zentral nuklearraren inguruan.
Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroak azaldu duenez, zentralaren "geldialdi hotza" pauso garrantzitsua da, eta segurtasun baldintzak mantentzeko eta ondoren eraikina eraisteko lanean jarraitzeko deia egin du.
Erreaktoreak egonkortzea lortuta, krisiari aurre egiteko "bide orriaren" bigarren zatia erabat gainditu dute eta hirugarren faseari helduko diote orain.