Mundua -

MINNESOTA

20 urteko gizon beltz bat hil du tiroz poliziak Minnesotan

Floyden hilketagatiko epaiketa gunetik gertu jazo da gertaera, eta dozenaka manifestari bildu dira polizia-etxearen aurrean protestatzera, harik eta istiluen kontrako Poliziak sakabanatu dituen arte.

Kartela "Floydentzat justizia" eskatzen. Argazkia: EFE
Kartela "Floydentzat justizia" eskatzen.
Protestak Mineapolisen, poliziak beste gizon beltz bat hil ostean

0:52

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minnesota protesten agertoki bihurtu da berriro, poliziak Daunte Wright 20 urteko gizon afroamerikarra tiroz hil ostean.

Gertakariak igande arratsaldez gertatu dira Brooklyn Center hiriaren kanpoaldean, pasa den maiatzean George Floyd poliziaren esku hil zen Minneapolis hiritik oso gertu. Lekukoek adierazi dutenez, Poliziak autoa geldiarazi dio Wright-i, zirkulazioa arau bat hausteagatik. Gidariak epailearen agindu bat betetzeko zuela ikusita, hura atxilotzen saiatu da Polizia. Orduan, autoan sartu da berriro Wright eta agente batek tiro egin dio orduan; Wright ihes egiten saiatu da orduan, zaurituta gidatuz metro batzuez; auto baten kontra jo duen arte. Momentuan hil da.

Gertakariak dozenaka herritarren protestak piztu ditu, eta hiriko polizia-etxearen aurrean bildu dira herritar beltz baten hilketa berri honengatik protestatzera. Hainbat lagunek "Justizia Floydentzat" idatzita zekarten kartelak zeramatzaten.

Protestak berotzen joan dira eta manifestari batzuk polizia-autoak txikitzen hasi dira; hori ikusita istiluen kontrako polizia manifestarien aurka gomazko pilotak jaurtitzen hasi da, bi lagun gutxienez zaurituz. Gainera, negarra eragiteko gasak ere erabili dituzte manifestariak sakabanatzeko.

Hiriko alkate Mike Elliotek gaueko etxeratze-agindua ezarri du "guztion segurtasuna babesteko", eta protestak egiteaz, modu baketsuan egiteko deia egin die herritarrei..

George Floyd epaiketa

Kontuan izan behar da inguru horretan handia dela tentsioa, izan ere, egun hauetan Wright hil den tokitik 16 kilometro eskasera ari dira epaitzen Derek Chauvin, joan den maiatzean Minneapolisen George Floyd hiltzeaz akusatuta dagoen polizia-ohia.

Ostiralean, epaiketa horren hamargarren saioan, George Floyden autopsia egin zuen Andrew Baker auzi-medikuak hitz egin zuen, eta berriro baieztatu zuen afroamerikarra "hil egun zutela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak