Mundua -

Iruzkina

Oraingoz ez da ezer aldatuko Ipar Korean

Kim Jong-un duela urtebete pasatxo izendatu zuten bere aitaren oinordeko, beraz, ez du denbora askorik izan kargurako prestatzeko. Lehenik eta behin militarren errespetua irabazi beharko du.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monarkia bat balitz moduan, Ipar Koreako errepublika komunistan ezarrita dago semea izatea aitaren oinordekoa; ondorioz, Kim Jong-unek hartuko du Kim Jong-il aitaren lekukoa herrialdearen agintari nagusienean bihurtuz. Aurrez bere aitak ere halaxe egin zuen errepublikaren sortzaile izan zen Kim Il-sungen lekua hartuz hau hil ondoren.

Kim Jong-un duela urtebete pasatxo izendatu zuten bere aitaren oinordeko, beraz, ez du denbora askorik izan kargurako prestatzeko. Lehenik eta behin militarren errespetua irabazi beharko du, hauek ez baitira gehiegi fio 28 urte baino ez dituen gaztetxo batetaz eta bere aitak teniente gerenal izendatu arren militar kontuetan inongo esperientziarik ez duena.

Horrek Hego Korearen aurrean jarrera irmoa izatera behartuko du, bere aitak egin zuen moduan duela urtebete Hego Koreako uhartea erasotzea agindu zuenean.

Ofizialki, Ipar Koreak ez du bere politika aldatuko: bi Koreen arteko bat-egitea proposatzen segituko du. Dena den, Kim dinastiak jakin badaki bat-egitea gauzatuko balitz horrek gaur egun munduko herrialderik txiroenetako bat den Ipar Korea Hego Koreak bereganatzea ekarriko lukeela, azken hau herrialderik aberatsenetakoa baita.

Gauzak honela, Kim Jong-unek munduan zutik geratzen den erregimen stalinista bakarra eusten saiatuko da, baina kontuan izan behar du ez dituela bere aitak bizitako garaiak bizi, eta are gutxiago bere aitonarenak, beraz, lehenago edo geroago erreformak indarrean jartzea pentsatu beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea