Mundua -

Iruzkina

Irakeko Gobernuak eztanda egin du

Ez dira 4 egun ere igaro AEBetako soldaduak Iraketik atera zirenetik eta bertako Gobernua jada lehertu egin da eta horrekin batera areagotu egin da xiiten eta sunien enfrentamendua pizteko aukera ere.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez dira lau egun ere igaro AEBetako soldaduak Iraketik atera zirenetik eta bertako Gobernua jada lehertu egin da eta horrekin batera areagotu egin da xiiten eta sunien artean enfrentamendua pizteko aukera ere. Gogoratu xiitak gehiengoa direla eta suniak gutxiengoa. Erdian, arbitro lanak egiten, kurduak dituzte.

Egoera ez da batere erraza. Nuri Al Maliki xiita den lehen ministroak Tarek Al Hashemi sunia den eta orain arte presidenteorde kargua bete duenari egotzi dio bera hiltzeko konspiratzea. Epaitegi batek joan den astelehenean Al Hashemi atxilotzeko agindua eman zuen eta hori jakitean honek Kurdistan irakiarrera egin zuen ihes.

Kurdistangoa den zati horrek Irak barruan segitzen du erabat autonomoa izan arren, eta Irakeko Gobernuak ere ez du han inongo aginpiderik. Ez du aginpide militarrik ere, Irakeko Armada Kurdistandik kanpo dagoelako eta, beraz, han milizia kurduek agintzen dute.

Masud Barzani Kurdistango presidenteak uko egin dio Al Hashemi Iraken esku uzteari. Horrek erakusten du Irak praktikan jada bitan zatituta dagoela. Baina horrez gain, Iraken gehiengo sunia duten hiru eskualdek ere Kurdistanen antzeko egoera aldarrikatu dute eurentzat ere, baina xiitek ez diete autonomia hori onartu nahi.

Xiiten, sunien eta kurduen parte-hartzearekin osatu den Batasun Nazionaleko Gobernua Al Hashemik ihes egin orduko lehertu da. Amerikako estatubatuarrak joan dira, baina Iraken egoera egonkortzetik urrun dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea