Mundua -

Seismoa

6,4 graduko lurrikara batek kalte materialak eragin ditu Indiako ipar-ekialdean

Erreplikak izan dira, baina oraingoz ez dute hildakoen berririk jaso.

Lurrikararen epizentroa. Argazkia: EFE.
Lurrikararen epizentroa
Lurrikararen epizentroa. Argazkia: EFE.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,4 graduko lurrikara batek Assam estatua astindu du, Indiako ipar-ekialdean, eta hainbat kalte material eragin ditu zenbait eraikinetan. Oraingoz ez dute balizko hildakoei buruzko daturik, eta agintariek adierazi dute laster emango dituztela gertatutakoaren inguruko datu zehatzak.

Indiako Sismologia Zentro Nazionalaren arabera, epizentroa Guwahati herriaren ondoan izan da, eta lurrikararen fokua 17 kilometroko sakoneran. Gainera, erreplikak izan dira, 4,7 graduko bat tartean.

Hilabetea hasi zenetik India astindu duen bigarren seismoa izan da honakoa, apirilaren 5ean 5,4 graduko lurrikara batek Sikkim estatua astindu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak India Lurrikarak Asia