Mundua -
Petrolio isuria
Nigeria alerta egoeran dago belaunaldiko petrolio isuri larrienagatik
Shell enpresak agiri batean jakinarazi duenez, isuria asteartean gertatu zen Bongan, petrolio plataforma batean.
Erredakzioa
Nigeriako agintariek kostaldeak babesteko neurriak hartu dituzte, aste honetan Shell konpainiako plataforma batek petrolio isuri handia izan ostean. Ezbeharra kostaldetik 120 kilometrora gertatu da.
Shell enpresak agiri batean jakinarazi duenez, isuria asteartean gertatu zen Bongako petrolio plataforma batean. Orain arte "40.000 upel" inguru isuri dira, baina konpainiak 400.000 upel inguru ateratzen ditu egunero.
210 sakabanatzaile tona heltzea espero dute; halaber, petrolioa Nigeriako kostaldera ez heltzeko babes hesiak ezarri dituzte.
Dena den, agintariek arrantza egitea debekatu diete arrantzaleei.