Mundua -
Afganistán iparraldean
Hamaika meatzari hil dira meatze bat eraitsi ondoren, Afganistanen
Gutxienez hamaika meatzari hil dira ikatzezko meatze batean, Baghlaneko probintzian.
Erredakzioa
Hamaika meatzari hil dira Afganistán iparraldean, Baghlan probintzian hain zuzen, ikatzezko meatze bat eraitsi ondoren.
EFEk adierazi duenez, Munshi Abdul Majidek, eskualdeko gobernariak, ezbeharra 7:00ak inguruan gertatu dela esan du (02:30 GMT) Chinarak herrixkan, Nahrineko eskualdean.
Orain arte, hamaika meatzarien heriotza baieztatu dute, baina datozen orduetan kopurua igo daiteke, izan ere, langile asko zeuden indusketan.
Afganistanek meatze-erreserba garrantzitsuak ditu –burdinezkoak, kobrezkoak, urrezkoak, niobiozkoak eta litiozkoak- bere lurraldean, eta bertako autoritateek diotenez, "hainbat bilioi dolare baino gehiagoko balioa" izan dezake.