Mundua -

Protestak Errusian

Manifestazio jendetsuak Errusian hauteskunde iruzurragatik

Errusiako oposizioa kalera atera da berriz ere ustezko hauteskunde iruzurra salatzeko. Hamarnaka lagun atxilotu dituzte San Petersburgo eta beste hainbat hiritan.

Moskun bildu den jendetzaren irudia. Argazkia: Efe
Moskun bildu den jendetzaren irudia. Argazkia: Efe
Milaka errusiar kalera atera dira hauteskundeetan iruzurra egon dela salatzera

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka eta milaka errusiar herrialdeko dozenaka hiritako kaleetara atera dira ustezko hauteskunde iruzurra salatzera eta bozak berriz egiteko eskatzera.

Segurtasun neurri handien artean, 30.000 lagun inguru bildu dira Moskuko Sajarov etorbidean Poliziak esan duenez. Protesten antolatzaileek ordea, 120.000 lagun zenbatu dituzte.

"Putin kanpora!" lelopean eta "Putler, lapurra, gure bozak nahi ditugu, ez zuen txanponak", oihu artean, istilurik gabe igarotzen ari dira lehen orduak.

Beste herrialdeetan bizi diren errusiarrak ere kalera irten dira, besteak beste, Parisera, Londresera, Bartzelonara, New Yorkera…Errusia Batua alderdi ofizialari garaipena eman zioten hauteskundeetan iruzurra egon zela salatzeko.

Joan den abenduaren 10eko protestatan (azken 20 urteetako handienak) 50.000 lagunek eskatu zuten berriz ere bozak egiteko eta preso politikoak kaleratzeko.

Hamarnaka atxilotu

Hamarnaka manifestari atxilotu dituzte azken hauteskundeen ustezko iruzurraren aurkako protestatan, RIA Novosati Errusiako albiste agentziak esan duenez.

"Otra Rusia" izeneko oposizioko taldeko hamar kide atxilotu dituzte San Petersburgon, herrialdeko bigarren hiririk handienean. Nizhny Novgorod hirian ere, herrialde erdialdean, beste 20 lagun atxilotu dituzte, eta beste hainbeste Siberiako Barnaul hirian ere

Hauteskunde Batzorde Zentraleko buruzagiaren dimisioa eskatu dute

Bestalde, larunbat honetan, Vladimir Churov Hauteskunde Batzorde Zentraleko buruzagiaren dimisioa eskatu du Errusiako Giza Eskubideen Batzorde Presidentzialak, hauteskundeetako ustezko iruzurrean partaide izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea