Mundua -

Gabonetako mezan

32 pertsona hil dira Nigeriako elizatan izandako hiru atentatuetan

Autoritateek esan duenez, ez dute nahiko anbulantzia biktima guztiak ospitalera eramateko.

32 lagun hil dira, gutxienez, Nigerian. Argazkia: EFE.
Hamarka heriotza, Nigeriako elizatan izandako hiru atentatutan

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 32 pertsona hil dira Nigerian, igande honetan, hiru elizatan izandako atentatuetan, besteak beste, Abuya Nigeriako hiriburutik gertuko eliza katoliko batean, Nigeriako Larrialdietako Agentzia Nazionalak jakitera eman duenez.

Autoritateek jakitera eman dutenez, ez dute nahiko anbulantzia biktima guztiak ospitalera eramateko. Abuyatik gertu beste hainbat eraso izan dira duela gutxi kristau elizetan, eta Boko Haram sekta islamiarrak aldarrikatu ditu.

Islamiarrek bere gain hartu dituzte Nigeriako elizen kontrako atentatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea