Mundua -
Pyongyang
Hego Koreako bi ordezkari Kim Jong Unekin bildu dira
Kim Jong Unekin bildu dira Pyongyango Kumsusan jauregian; bertan, Kim Jong Ilen hil-kapera dago.
Erredakzioa
Hego Koreako bi ordezkari talde Ipar Koreara joan dira, Seulek baimenduta. Kim Jong Il buruaren heriotza dela eta doluminak eman dizkiote semeari, Hego Koreako Batasun Ministerioak jakinarazi duenez. Kim Jong Un aitaren ondorengoa da Gobernuan.
Kim Dae Jung Hego Koreako presidente ohiaren alarguna eta Lee Hee Ho (Hyundai taldeko presidentea) Pyongyangera joan dira Seulek baimenduta, baina ez dute ordezkapen ofizialik bidali.
Emakume biek doluminak eman dizkiote Kim Jong Uni. Aita joan den abenduaren 17an hil zen. Kumsusan (Pyongyang) jauregian bildu dira, Kim Jong Ilen hil-kapera dagoen tokian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea