Mundua -

Egipto

Hosni Mubaraken kontrako epaiketari ekin diote berriz

Egiptoko presidente ohia esku-ohe batean sartu da epaitegian, Poliziaren agenteek inguratuta. Manifestarien hilketa eta nagusikeria egozten dizkiote.

Mubarak esku-ohe batean heldu da auzitegira. Argazkia: EFE
Mubarak esku-ohe batean heldu da auzitegira. Argazkia: EFE
Egipto: Mubarak presidente ohiaren aurkako epaiketari ekin diote berriz

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarakenkontrako epaiketarei ekin diote berriz Egipton, bi hilabeteko atzerapenaren ostean. Herrialde horretako presidente ohiari manifestariak hil izana eta nagusikeria egozten dizkiote.

Mubarak, bere bi semeak, Barne ministro ohia eta Poliziaren goi-kargu batzuk eseriko dira epaiketan akusatuen aulkian. Ehunka manifestariren heriotza eta ustelkeria delituak egozten dizkiete besteak beste.

Herriak boteretik kendu zuen estatuburuA espetxe ospitale batean dago. Medikuen arabera, bihotzeko arazoak ditu eta esku-ohe batean sartu da auzitegian poliziaz inguratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea