Mundua -

Reinaldo Bignone general ohia

15 urteko kartzela zigorra ezarri diote Argentinako azken diktadoreari

Epai hau diktadore ohiak jaso dituen biziarteko kartzela zigor biei gehituko da. Zigor hauek diktaduran hilketak egiteagatik ezarri zizkioten.

Reinaldo Bignone Argentinako azken diktadorea. EFE
Reinaldo Bignone Argentinako azken diktadorea. EFE
Reinaldo Bignone Argentinako azken diktadorea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko kartzela zigorra ezarri diote Reinaldo Bignone Argentinako azken diktadoreari ospitale publiko bateko ezkutuko kartzela batean gizateriaren kontrako krimenak egotzita 1976 eta 1983 bitartean, diktadura garaian.

Epaia Buenos Airesko Ahozko bigarren auzitegi federalak eman du eta Bignonek jaso dituen biziarteko kartzela zigor biei gehitu da. Diktadore ohiari, 83 urte dituela, ezarri zizkioten zigor hauek diktadura garaian hilketak egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea