Mundua -
Errusia
Haurrari titia mozkortuta eman, pozoitu eta hiltzeagaitik zigortu dute
Marina Shnipek bi asteko haurrari titia eman zion, birritan, Oporto litro bat inguru edan ostean. Hil zenean, haurrari odol litroko % 0,4 etanol antzeman zioten.
Erredakzioa
Errusiako Novgorod eskualdeko epaitegi batek hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra jarri dio emakume bati haurrari titia mozkortuta ematea, pozoitzea eta hiltzea egotzita, Novgorodeko fiskalaren laguntzaileak aditzera emandakoaren arabera.
Marina Shnipek egindakoa onartu du. Bi asteko haurrari titia eman zion, birritan, litro bat Oporto inguru edan ostean. Momentu horretan litro odoleko % 2 eta %2,5 etanol antzeman zioten.
Haurra pozoituta hil zen eta odolean % 0,4 etanol zeukan, RIA Novosti albiste agentziaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea