Mundua -
Indiako hegoaldean
Gutxienez 36 pertsona hil dira Indian, Thane zikloiaren ondorioz
Thane zikloia ostiralean heldu zen herrialdeko hegoaldeko kostetara, eta euri indartsuak eta 140 kilometro orduko haizeak utzi zituen; baina arintzen hasi da eta normaltasuna bueltatzen hasi da.
Erredakzioa
Gutxienez 36 pertsona hil dira Indian, Thane zikloiaren ondorioz. Ostiralean heldu zen hegoaldeko kostetara, eta euri indartsuak eta 140 kilometro orduko haizeak utzi zituen, iturri ofizialen arabera.
"Kalteak hiriburuan, Trivandrumen, izan dira batez ere; haizeak hiru pertsona eraman ditu eta beste bi hil dira eroritako kable elektrikoekin elektrokutatuta", esan du Keralako arduradun erregional batek (anonimatuan mantendu nahi du).
Indiako IANS agentziaren arabera, ekaitza arintzen hasi da eta normaltasuna bueltatzen hasi da; baina gune kaltetuenetako biztanleak, bereziki Cuddalorekoak, ez dute hainbat egunetan elektrizitate-hornidurarik izango.