Mundua -
nazioarteko analisia
Iranez hitz egingo dugu
Estatu Batuek Iran ekonomikoki ito nahi dute, baina kikiltzen ez dela erakusteko, Iranek, maniobra militar garrantzitsuak antolatu ditu Pertsiar Golkoan.
Erredakzioa
Iaz Libiako egoeraz asko hitzegin genuen, eta aurten, Iranez maiz hitzegitea tokatuko zaigu.
Erregimeneko goi karguen artean zatiketa dagoen arren, Ahmadineyad presidentearen aldeko eta Iraultzaren Gidari den Jameini ayatolaren aldekoen artean, gai honetan denak ados daude. Estatu Batuek Iran ekonomikoki ito nahi dute. Ez ditu soilik zigor ekonomikoak jarri Iranen kontra, horrez gain, zigorrak ezartzearekin egin die mehatxu iraniarrekin negozioak egiten dituztenak, hain zuzen ere Irango Banku Nagusiarekin.
Baina ez dela kikiltzen erakusteko Iranek maniobra militar garrantzitsuak antolatu ditu Pertsiar Golkoan. Misil berriak frogatzen ari da eta bide batez Ormuzko itsasartea nola itxi frogatzen. Itsasarte horretatik igarotzen da hain zuzen ere inguruko arabiar herrialde guztietako petrolioa, ondorioz Ormuzko itsasartea itxiko balitz, horrek min handia eragingo lieke herrialde horiei eta bide batez, kalte handia munduko petrolio merkatu guztiari ere.
Iraniarrek iragarri dute bestalde, erregai nuklearra ekoizteko urratsak ematen ari direla. Horri erantzunez, Estatu Batuek hegazkin-ontzi bat bidali dute inguru horretara Bahreinen lehendik duen flota indartzeko.
Joku-txiki hauen arazoa zera da, hasera batean joko modura hasten dena gero gauza seriogoan bilakatu litekeela.