Mundua -
France 24 kateko langilea zen
Frantziako kazetari bat itota aurkitu dute Yemengo hotel batean
Kazetariak France 24 telebista katearentzat egiten zuen lan eta lehen ikerketen arabera, kable elektriko batekin ito dute.
Erredakzioa
Yemengo Poliziak frantziarra eta aljeriarra zen kazetari bat hilda aurkitu du hiriburuko hotel batean, Sanan. Orain dela lau egun desagertu zen eta France 24 Frantziako telebista katearentzat egiten zuen lan bere identifikazio txartelaren arabera.
Kable elektriko batekin itota aurkitu dute hoteleko bere gelan Poliziako iturriek esan dutenez. Oraindik ez dakite zehazki nola gertatu den kazetari honen heriotza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea