Mundua -
Emakume bakarra gobernuan
Mohamed VI.ak Marokoko gobernu berria izendatu du
Gobernu berriak 30 ministro ditu eta lehen aldiz ministerio nagusietakoak alderdi politikoen esku utzi ditu.
Erredakzioa
Marokoko Mohamed VI erregeak Abdelilah Benkiran PJDko kidea izendatu du lehen ministro bezala, eta lehen aldiz, ministerio nagusienak alderdi politikoen esku egongo dira.
MAP albiste agentzi ofizialaren arabera, Saad Edine Othmanik (PJD) Atzerri Ministerioa hartu du, Mustafa Ramidek (PJD) Justizia eta Mohand Laenserrek (MP) Barne Ministerioa.
Gobernu berriak 30 ministro ditu, horietatik 5 independienteak dira, 12 PDJ alderdikoak, 6 Istiqlal Alberdi nazionalistakoak (PI), 4 MP Herri Mugimendukoak eta beste 4 Aurrerabide eta Sozialismoaren Alderdi komunista ohiekoak (PPS).
30 ministroetatik bakarra da emakumea, Bassima Hakkaoui (PJD). Elkartasuna, Emakumea eta Familia Ministerioa eman diote.
Joan den azaroaren 25ean izan ziren hauteskundeak, eta Justizia eta Garapena Alderdiak irabazi zituen. 107 diputatu lortu ditu, eta 395 eserleku ditu denera Marokoko Parlamentuak. PI alderdiak 60 eskuratu ditu, MPk 32 eta PPSk 18 eserleku.