Mundua -

AEBetako presidentzia

Tea Partyko Michele Bachmannek errepublikarren primarioak utzi ditu

Iowan azkena geratu da, botoen % 5 lortuta. Rick Perryk bosgarren postua lortu du, eta lehian aurrera egingo du. Mitt Romney gailendu da lehen hitzordu honetan, zortzi botori esker.

Tea Partyko Michele Bachmannek errepublikarren primarioak utzi ditu. Argazkia: EFE
Tea Partyko Michele Bachmannek errepublikarren primarioak utzi ditu
Iowako 'caucus'ak: Romney zortzi botori esker gailendu zaio Santorumi

34:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michele Bachmann kongresistak AEBetako Alderdi Errepublikarraren hauteskunde primarioak utzi egin ditu, Iowan egin berri duten lehen 'caucus'ean (batzar herrikoia) azken postuan geratu ondoren.

''Bart, Iowako herritarrek argi eta garbi hitz egin zuten, eta lehia uztea erabaki dut'', onartu du Bachmannek. Tea Partyko kidea eta Minnesotako kongresista da Bachmann. Botoen % 5a lortuta, azkena geratu da.

Rick Perry Tesaxeko gobernadorea bosgarrena izan da, eta aurrera egingo du lehian.Mitt Romney gailendu da, zortzi botori esker Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohiak zortzi botori esker lortu du lehen postua. Romneyk 30.015 boto eskuratu ditu eta Rick Santorum senatari ohiak, berriz, 30.007. Historian batzar herrikoietan inoiz eman den garaipen estuena da.

Iowako 'caucus'ak (batzar herrikoia) hasiera eman dio AEBetako Alderdi Errepublikarren hauteskunde primarioei. Batzar hauetan gailentzen dena Barack Obama presidentearen aurkaria izango da azaroaren 6an izango diren AEBetako hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea