Mundua -
Egipto
Fiskaltzak Mubaraken eta bere bi semeen exekuzioa eskatu du
Epaileak astelehenera arte atzeratu du epaia. Joan den otsailean boteretik bota zuen iraultzako manifestarien heriotza agintzea leporatu diote Mubaraki.
Erredakzioa
Egiptoko Fiskaltzak Hosni Mubarak presidente ohiaren, bere bi semeen, Habib al Adly Barne ministro ohiaren eta beste akusatuen exekuzioa eskatu du.
Joan den otsailean boteretik bota zuen iraultzako manifestarien heriotza agintzea leporatu diote Mubaraki.
"Fiskaltzak zigorrik handiena eskatu du Mubarakentzat eta gainerako akusatuentzat: urkatuak hitzea", esan du Mustafa Jater fiskalak epailearen aurrean. Epaileak astelehenera arte atzeratu du epaia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea