Mundua -
Turkia
Estatuko militar ohi bat atxilotuta, kolpe militarra antolatzeagatik
Ilker Basbug Turkiako Gobernua bertatik kentzeko asmoz talde terrorista baten buru izateagatik atxilotu dute.
Erredakzioa
Ilker Basbug Turkiako Estatu Goreneko buru ohia atxilotu dute, talde terrorista baten parte izatea, eta hori zuzentzea Gobernua bere lekutik kentzeko leporatuta. Atxilotutako Turkiako kargu altuko militarren zerrenda geroz eta handiagoa da, Gobernuko oposizioak "politikotzat" hartu du prozesua.
Basburg gaur goizean sartu dute Silivri-ko presondegian, eta banakako gelan dago, zazpi ordu eta erdiko galdeketa bat izan ostean Fiskaltzan.
Basbug Estatu Goreneko buru izan zen 2008ko abuztutik 2010eko abuztura bitartean. Turkiako historian zehar atxilotutako maila horretako lehen militarra da.
AKPren Gobernuaren (2002tik Turkia zuzentzen duen alderdi islamiarra) aurkako propaganda duen web orrialde bat sortzeko ordena ematea leporatu diote.
"Ergenekon" ustezko konspirazio ultranazionalista baten parte izan daiteke ekimen hau; Gobernua ezegonkortzeko eta kolpe militar bat emateko egoera sortzeko helburua du.