Mundua -

Gatazka

AEBek Venezuelako kontsula Miamitik botako dutela konfirmatu dute

Gobernu estatubatuarrak ez ditu kanporatze horren arrazoiak azaldu, baina bai Livia Acostak urtarrilaren 10a arteko epea duela AEBetatik ateratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Departamentuko iturriek Livia Acosta Noguera Venezuelako kontsula AEBetatik kanporatu egingo dutela konfirmatu dute. Nogueraren kontsulatua Miami hirian dago eta AEBetatik ateratzeko asteartea arteko epea eman diote, BBC telebista kateak emandako informazioaren arabera.

Venezuelak Washingtonen duen enbaxadak ostiralean jaso zuen kanporatzearen berri, esan dute iturriek. Acosta, gainera, "persona non grata" izendatu dute.

Herrialdetik ateratzeko epeak betetzen ez baditu, Noguera kontsulatuko lankidea izateari utziko lioke. Bestalde, "herrialde hartzaileak ez dio kanporatzearen berririk eman behar jatorrizko herriari".

Balizko arrazoiak

Iturriek ez dute kanporatzearen arrazoirik argitu nahi izan, baina Acosta AEBetako administrazioaren kontrako erasoetan nahastuta omen dago, Kubako eta Iraneko agenteekin batera.

Erabaki hori ere Mahmud Ahmadineyad Iraneko presidenteak Venezuelara egingo duen bisitaren atarian hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea