Mundua -

Kontsulta

Cameron, Eskoziari independentzia erreferenduma eskaintzeko prest

"The Guardian" egunkariak argitaratu duenaren arabera, kontsulta loteslea izango da.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Eskoziaren independentziaren inguruko erreferenduma egiteko aukera eskaini nahi dio Alex Salmond Eskoziako bere homologoari, betiere datozen 18 hilabeteetan egiten bada.

Cameronek hirugarren galdera bat ekidin nahi du, zehazki, Eskoziak autonomia gehiago eskuratzearen ingurukoa.

BBC kateak esaten duenez, gai hau Cameron bera buru den Gobernu bileran jarriko dute gaur bertan mahai gainean.

Salmonden Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) 2014 urtean deitu nahi du erreferenduma eta data eta edukia Gobernu autonomoak erabaki beharko lukeela uste du, BBC katearen esanetan.

"The Guardian" egunkariak argitaratu duenaren arabera, Eskoziako independentziaren aukerak eragin duen ezbaia, herrialdeko ekonomia kaltetzen ari da Cameronentzat, horregatik, ez zaio 2014ra atzeratzea komenigarria iruditzen.

Salmondek, ordea, galdeketa 2014an egitea nahiago du, Bannockburneko borroka izan zela 700 urte beteko baitira orduan. Eskoziak garaipen ospetsua lortu zuen bertan Ingalaterraren aurka.

BBC kateari egindako elkarrizketa batean, Eskoziako gobernu autonomoko "bigarrenak", Nicola Sturgeonek, epeak Londresek jar ez ditzan ahalegin guztiak egingo dituztela berretsi du.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Eskoziaren independentziaren inguruko erreferenduma egiteko aukera eskaini nahi dio Alex Salmond Eskoziako bere homologoari, betiere datozen 18 hilabeteetan egiten bada. Normal 0 21  Cameronek hirugarren galdera bat ekidin nahi du, zehazki, Eskoziak autonomia gehiago eskuratzearen ingurukoa.BBC kateak esaten duenez, gai hau Cameron bera buru den Gobernu bileran jarriko dute gaur bertan mahai gainean. Salmonden Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) 2014 urtean deitu nahi du erreferenduma eta data eta edukia Gobernu autonomoak erabaki beharko lukeela uste du, BBC katearen esanetan."The Guardian" egunkariak argitaratu duenaren arabera, Eskoziako independentziaren aukerak eragin duen ezbaia, herrialdeko ekonomia kaltetzen ari da Cameronentzat, horregatik, ez zaio 2014ra atzeratzea komenigarria iruditzen.Salmondek, ordea, galdeketa 2014an egitea nahiago du, Bannockburneko borroka izan zela 700 urte beteko baitira orduan. Eskoziak garaipen ospetsua lortu zuen bertan Ingalaterraren aurka.BBC kateari egindako elkarrizketa batean, Eskoziako gobernu autonomoko "bigarrenak", Nicola Sturgeonek, epeak Londresek jar ez ditzan ahalegin guztiak egingo dituztela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea