Mundua -

TIROKETA

Bi hildako eta 20 zauritu Miamin, kontzertu batetik irtetzean izan den tiroketan

Miami-Dadeko Poliziaren zuzendariak salatu duenez, hiltzaileek "odol hotzez" tiro egin dute jendartearen kontra.

Tiroketa izan den tokia, Miamin.
Tiroketa izan den tokia, Miamin.
Tiroketa izan den tokia, Miamin.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil eta beste 20 zauritu dira gaur goizaldean Miami Gardenseko (AEB) gaueko lokal batean izandako tiroketa batean, bertako Poliziak jakitera eman duenez.

Alfredo "Freddy" Ramirez Miami-Dade konderriko Poliziaren zuzendariak "ekintza koldarra eta selektiboa" izan dela salatu du Twitterreko bere kontuan.

"Odol hotzez, jendetzaren aurka tiro egin dute hiltzaileek" idazi du Ramirezek.

Zaurituak inguruko ospitaleetara eraman dituzte eta Poliziak ez du susmagarririk atxilotu oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak