Publizitatea
Itxi

2021/05/31

10:09

Mundua

jaiotza-tasa

Txinak hirugarren seme-alaba izateko aukera emango die herritarrei

N. B. | EITB MEDIA

Herrialdeko "biztanleriaren egitura hobetzeko" eta "zahartzearen arazoari modu aktiboan erantzuteko" hartu dute erabakia agintariek.

1:44
Txina. Irudia: Agentziak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Txinak seme-alabak izateko neurriak erlaxatu ditu astelehen honetan, eta hirugarren seme-alaba bat izateko aukera emango die herritarrei, hilabete honetan argitaratutako erroldaren zifrek jaiotza-tasa murrizten ari dela erakutsi ostean.

Herrialdeko "biztanleriaren egitura hobetzeko" eta "zahartzearen arazoari modu aktiboan erantzuteko" hartu dute erabakia agintariek.

Hilaren 11n aurkeztutako erroldaren arabera (hamar urtean behin egina), Txinak ia 1.412 milioi biztanle ditu orain, baina biztanleriaren zahartzeak eta jaiotza-tasa baxuak alarmak piztu dituzte Pekinen.

Txinako Estatistika Bulego Nazionalak jakitera eman duenez, 2020an hamabi milioi pertsona jaio ziren, 2019ko 14,6 milioien aldean, eta emakume bakoitzeko 1,3 seme-alaba izan zituzten, The South China Morning Post egunkariak jaso duenez.

Txinako agintariek jaiotza-politika gogorrak erreformatu dituzte azken urteotan. Izan ere, urteetan zehar, familiei, haur bat baino gehiago izatea galarazi zieten. Hala, 2016an, bikoteek bigarren seme-alaba bat izateko baimena eman zuten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;