Mundua -

Itsas-lapurreta

Itsas-lapur bat hil da, espainiar Armadako ontzi bati egindako erasoan

'Patiño' ontzian zihoan helikopteroa itsas-lapurren txaluparen atzetik joan da horik ihesi atera direnean. Txalupan sei itsas-lapur zihoazen, eta bostek zauriak izan dituzte.

'Patiño' ontziari erasoa
Erasoa Espainiako Armadako ontzi bati, Indikoan: Itsas-lapur bat hilda

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Patiño' Laguntza eta Borrokarako Ontziari eraso egin diote bart txalupa batean zihoazen itsas-lapur batzuek. Horietariko sei atxilotu egin dituzte eta zazpigarren bat hil egin zen eta lagunek itsasora bota dute haren hilotza. 'Patiño' ontzia Ozeano Indikoan ari da Europar Batasuneko 'Atalanta' operazioaren barruan.

Defentsa Ministerioak komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, erasoa 03:30ak aldera izan zen, itsas-lapurrak 'Patiño'ren kontra tiroka hasi zirenean. Horri erantzuteko, "ontzi espainiarrak ere erasoari ekin zion arma arinak erabiliz".

Hala eta guztiz ere, piratek erasoarekin jarraitu zuten. Hori ikusita, 'Patiño'ko tripulazioak "autodefentsarako sua" erabili zuen. Orduan, itsas-lapurrak ihesean joan ziren. Espainiako ontzian ez zen zauriturik egon.

'Patiño' ontziko helikopteroa txaluparen atzetik joan zen. Ihesean zihoazela, itsas-lapurrek armak, zenbait pakete eta eskala bat uretara bota zituzten. Megafoniaren bidez gelditzeko eskatu zieten, ohartarazteko tiroak ere bai, eta txalupa gelditu egin zen azkenean.

Hil eta uretara bota dute

Txalupan sei itsas-lapur zihoazen, horietariko bost zaurituta. Guztiak 'Patiño' ontzira igo zituzten. Lehen adierazpenetan jakitera eman zutenez, beste itsas-lapur bat hil egin zen erasoan eta uretara bota zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea