Mundua -
Soldadu estatubatuarra
Wikileaksen berriemailea auzitegi militar batek epai lezake
Manning, 24 urteko soldadu estatubatuarrak, agian, gerra-kontseilu bati egin beharko dio aurre. Besteak beste, arerioa informatzeaz akusatuta dago eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.
Erredakzioa
AEBetako Armadak Bradley Manning soldadua Auzitegi Militar batek epaitzeko eskatu du. Manning Wikileaksi herrialdeko ezkutuko informazioa emateaz akusatuta dago, gerra-kontseilu batek biziarteko kartzela-zigorra ezarri diezaioke.
Paul Almanza koronelak, milaka dokumenturen filtrazioa dela eta, Manning gerra kontseilu batek epaitua izatea gomendatu du.
24 urteko soldadu estatubatuarra, beste hainbat karguren artean, "arerioari laguntzeaz" akusatuta dago, eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.
Horrez gain beste 22 kargu leporatzen dizkiote, besteak beste, ondasun publikoa eta agiriak lapurtzea eta Armadaren informazioaren segurtasun programaren araudia urratzea.
Almanza koronelaren arabera, nahikoa datu eta arrazoi dago akusatuak delitu horiek egin zituela pentsatzeko.