Mundua -

Ikerketa

Internet neurriz kanpo erabiltzeak kalteak sortzen ditu burmuinean

Nerabeen garunean alkoholak eta kokainak sortzen dituzten mailako kalteak eragiten dituela dio Txinako Zientzia Akademiak egindako ikerketak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneten gehiegizko erabilerak min egiten dio nerabeen garunari, Txinako zientzialari batzuek egindako ikerketa batek jakinarazi duenez.

Ikertzaileen arabera, nerabeek ez dute burmuina erabat osatuta eta, horregatik, Internet neurriz kanpo erabiltzeak min egiten dio organo horren 'materia zuria'ri. Ondorio horretara iristeko Internet mendetasuna duten 17 gazteren burmuinak ikertu eta dependentzia hori ez duten beste 16 nebaraberen garunekin alderatu dituzte.

Lei Hao, ikerketan esku hartu duen Wuhaneko Fisika eta Matematika Institutuko irakaslearen arabera, Interneteko gehiegizko erabilerak nerbio sistemako neuronen zuntza babesten duen substantzia ahultzen du. Horren ondorioz, erabakiak hartzeko, sentimenduak kontrolpean izateko edo jarrera egoki bat izateko arazoak izaten dituzte nerabeek.

Internet mendetasuna gaitzat jotzen dute Txinan eta hortaz sendatzeko errehabilitazio zentroak dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea