Mundua -
Turismoa eta natura, arriskuan
Arratoi beltzen talde batek Italiako Montecristo uhartea hartu du
Arratoiak "izugarri" ugaldu dira eta dagoeneko arratoi beltz bat dago metro koadroko.
Erredakzioa
Arratoi beltzen talde batek Italiako Montecristo uhartea hartu du, Toscanako uhartedian. Corriere della Sera egunkariaren arabera, arratoien "erasoa" ez luke Alejandro Dumas idazleak berak ere imajinatuko Altxorraren uhartea bere obran.
Toscanako irlak 10 kilometro koadro inguru ditu, erreserba natural-biogenetikoa da eta babestuta dago. Arratoiak ontzi eta itsasontzietan iritsi eta "izugarri" ugaldu dira, egunkariak jasotako informazioek diotenez.
Irla honek eman zion, hain zuzen, Alejandro Dumasi "Montecristo Kontea" liburua idazteko inspirazioa. Arratoien inbasioaren ondorioz, dagoeneko arratoi bat dago metro koadroko eta ekosistema mehatxupean dago.
27 tona-pozoi
Inbasioari aurre egiteko, agintariek 27 tona-pozoi botako dituzte hegazkin batetik uharteko biodibertsitatea babesteko.
Aukeratutako metodoak kritikak jaso ditu animalien aldeko elkarteengandik eta Carlo Gasparri arrantza-txapeldunarengandik. Casparrik gutuna bidali die Florentziako Fiskaltzakoei pozoiak brodifacoum duela salatzeko.
Horrekin batera, pozoiak turistengan izan lezakeen eragina ere azpimarratzen du, udan milaka pertsonak bisitatzen baitu irla. Casparrik beste pozoi mota baten alde egiten du.