Mundua -

Erromes talde baten aurka

Atentatu suizida batek 50 hildako eta 100 zauritu utzi ditu Iraken

Polizia agente baten itxura hartu zuen terrorista batek bere buruaz beste egin du Basorako kontrol gune batean zegoen erromes xiita talde baten aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 50 lagun hil, tartean 11 Polizia agente, eta beste 100 lagun zauritu dira Basorako kontrol gune batean zegoen erromes xiita talde baten aurka Polizia agente baten itxura hartu zuen terrorista batek bere buruaz beste egin ostean.

"Terroristak polizia uniforme bat eta identifikazio faltsu bat zeramatzan. Kontrol gunera iritsi eta Polizia agenteak eta erromesak inguru zituela, bere buruaz beste egin zuen", azaldu du atentatuaren lekukoa izan zen polizia batek.

'Arbain' xiita egutegiaren egun sakratu nagusienetarikoan jazo da erasoa. Gainera, AEBetako Armada herrialdea utzi eta gero, indarkeria bolada berri baten beldur da Irakeko Gobernua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea