Mundua -
Indultu orokorra
Al Assadek 'amnistia orokorra' eman die protestetan atxilotutakoei
Bachar Al Asad Siriako presidenteak "amnistia orokorra" agindu du erregimenaren aurkako protestetan atxilotu dituztenentzat.
Erredakzioa
Azken hilabeteetan Bachar Al Asaden erregimenaren aurkako altxamenduaren ondorioz "edozein krimen" egin dituztenen "amnistia orokorra" iragarri du gaur Siriako presidenteak, SANA albiste agentzia ofizialak esan duenez.
2012ko 10º legegintzako dekretuak "2011ko martxoaren 15etik dekretua ezarri den egunera arte eginiko krimenengatik amnistia orokorra" ezartzen du.
Armak izateagatik, baimenik gabe munizioa edukitzeagatik eta manifestazio baketsuen legeak urratzeagatik atxilotutakoak hartzen ditu kontuan "amnistia orokor" horrek.
Ihes eginda daudenek ezingo dute neurri horren onurarik jaso, urtarrilaren 31 baino lehen beren burua Justiziaren esku utzi ezean.
Protestetan parte hartzeagatik atxilotuak izan direnen askatasuna Damasko eta Arabiar Ligaren arteko akordioaren puntuetako bat da. Gainera, indarkeriarekin amaitzea eta armadaren atzera-egitea ere aurreikusten dira.
Ban ki Moon: "Utzi zure herria hiltzeari"
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari orokorrak, Ban Ki Moonek, herria hiltzeri uzteko eskatu dio Siriako presidenteari , "errepresioa geldialdira eramaten ari duelako".
"Herri arabiarraren eskakizunak entzuteko eta erregimen autokratikoekin amaitzeko garaia da", esan du idazkari orokorrak.