Mundua -
Suminduak
Epaile batek Londreseko 'suminduen' kanpalekua husteko agindu du
Occupy Londonek erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela jakinarazi du, Twitter bidez.
Erredakzioa
Erresuma Batuko Auzitegi Goreneko epaile batek Occupy London taldeko suminduek San Paulo katedralaren aurrean urriaren 15etik duten kanpalekua husteko agindu du, Londreseko agintariek eskatu zuten bezala.
Keith Lindblom epaileak kanpalekua bisitatu zuen, joan den hilean, eta manifestazioa egiteko eskubidea onartzen ziela esan zuen, baina protesta horrek bide publikoa blokeatzen ari dela uste du, eta, hortaz, kanpalekua husteko agindua eman du.
Londreseko udalbatzak errekurtsoa aurkeztu zuen auzitegietan, manifestariekin akordioa lortzeko saiakeran porrot egin ostean.
Occupy Londonek erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela jakinarazi du, Twitter bidez. Halaber, Justiziak "hautsak harrotu" nahi esan dute, eta badirudi mobilizazio gehiago deituko dituztela.
Internet bidez, manifestariek auzitegian pankartez protesta egiteko eskatu diete herritarrei, hiriko hedabideen arabera.