Itxi

Mundua

Obamaren aurkaria izan liteke

Romneyk 250 milioi dolar inguru dauzka Caiman irletan ezkutatuta

Erredakzioa

Hauteskunde kanpainako arduradunek ABC telebista kateak emandako albistea konfirmatu dute, baina diru kopurua zehaztu gabe. Inbertsio horiei esker interes altuagoak kobratzen ditu.

  • Mitt Romney eta emaztea, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: Efe.

Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohiak hainbat milioi dolar dauzka Caiman Irletako inbertsio funtsetan sartuta, ABC telebista kateak ostegun honetan aditzera emandakoaren arabera. Romney da, errepublikarren artean, azaroaren 6ko hauteskundeetan Barack Obama presidentearen arerioa izateko aukera gehien dituena.

Antza denez, Romneyk 250 milioi dolar dauzka (194 milioi euro), gehienak, ustez, Caiman Irletan inbertituta zerga gutxiago ordaintzeko.

Kanpainako bere taldeak inbertsio-funts horien existentzia konfirmatu du, baina zenbat diru daukan zehaztu gabe. Hala ere, Romneyk gainontzeko estatubatuarrek haina zerga ordaintzen dituela azpimarratu dute.

Zerga berdinak, baina etekin handiagoa

ABC kateak kontsultatuko adituen arabera, nahiz eta dirua funts horietan eduki, Romneyk gainontzeko estatubatuarren zerga berberak ordaintzen ditu, baina bestelako abantailak ere baditu, interes altuagoak, esaterako.

Aurreko egunetan New Hampshire-en egindako kanpaina-ekitaldi batean, Romneyk ondorengoa esan zuen: "Mundi guztiak bezala, zerga gutxiago ordaitzeko aukera izanez gero, aprobetxatu egingo dut".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena