Mundua -

Erreferenduma

Kroaziak 'baietz' esan dio 2013an Europar Batasunean sartzeari

Parte-hartzea txikia izan da, 4,5 milioi hautesle zeuden deituta eta azkenean % 47k bakarrik eman du botoa.

Zagrebeko hautesleku bat. Argazkia: Efe
Zagrebeko hautesleku bat. Argazkia: Efe
Zagrebeko hautesleku bat. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kroaziak baiezkoa eman dio Europar Batasunean sartzeko aukerari, igande honetan egindako erreferendumaren lehen emaitzen arabera.  4,5 milioi lagun inguru zeuden deituta erreferendumean 2013. urtean Europar Batasunean sartzea ala ez erabakitzeko.

Parte-hartzea baxua izan da, 4,5 milioi hautesle zeuden deituta eta azkenean % 47k bakarrik eman du botoa.

% 47 horietakik % 66k eman du botoa baiezkoaren alde. Gainontzeko % 33ak, berriz, Europan sartzearen kontra agertu da. Datuak Branko Hrvatin estatuko Hauteskunde Batzordeko presidenteak eman ditu botoen % 98 zenbatuta. Hauteskunde eguna lasaia izan da, istilurik gabekoa.

7.000 hauteskunde-mahaiak 06:00etan ireki dira eta 12 ordu geroago itxi dituzte, 18:00ak arte . 

Legediaren arabera, herrialde bat Europar Batasunean sartu ahal izateko, erdiak baino gehiagok "baiezko" boza eman behar dute.

Sartzeko Hitzarmena

Negoziaketetan 6 urtez egon ostean, 2011ko uztailaren 1ean orduko lehen ministroak, Jadranka Kosorrek, eta Ivo Josipovic presidenteak Bruselara sartzeko hitzarmena sinatu zuten.

Kroaziako biztanleek Europar Batasuneko 28. herrialdea izatearen alde bozkatu dutenez, Kroazia 2013ko uztailean sartuko da Europar Batasunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea