Mundua -

Asia

Sute batek 52 hildako eta 25 zauritu utzi ditu Bangladesheko elikagai lantegi batean

Hashemgo Elikagai eta Edari fabrikan sute handia piztu zen ostegun arratsaldean. Suhiltzaileak orduak eman dituzte sei solairuko eraikinean sua itzaltzeko lanean, Dacca hiriburutik gertu.

Hashemgo Elikagai eta Edari fabrika sutan, Dacca (Bangladesh) hiriburutik gertu. Argazkia: EFE
Hashemgo Elikagai eta Edari fabrika sutan, Dacca (Bangladesh) hiriburutik gertu. Argazkia: EFE
Hashemgo Elikagai eta Edari fabrika sutan, Dacca (Bangladesh) hiriburutik gertu. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 52 pertsona hil eta beste 25 zauritu dira sute batean, elikagai lantegi batean, Dacca (Bangladesh) hiriburutik hurbil.

Hashemgo Elikagai eta Edari fabrikan sute handia piztu zen ostegun arratsaldean. Suhiltzaileak orduak eman dituzte sei solairuko eraikinean sua itzaltzeko lanean.

Suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute goizean, eta gorpuak bilatzen hasi dira orduan. Bizitza galdu duten 52 pertsonetatik 49 berehala hil dira, eta beste hiru ospitalean; beste 25 pertsona zauritu dira, Narayanganjiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Erreskate taldeak desagertuak bilatzen ari dira orain. Sua piztu denean fabrikan lanean ari ziren beharginen kopurua ez dute zehaztu.

Suak eraikinean arrakalak egin ditu, eta beroak leihoetako kristalak eta aluminioa urtu ditu.

Joytirmoy Saha Udaltzaingoko bozeramaile batek esan duenez, sua piztu denean 250 pertsona inguru izango ziren lantegi barruan. "Baina suteak ez ditu guztiak harrapatu. Askok ihes egitea lortu dute", adierazi du Sahak.

Bangladesheko lantegietan suteak eta istripuak oso ohikoak dira. 2019an, sute handi batek 70 pertsona hil eta beste 55 zauritu zituen produktu kimikoen lantegi batean. Zazpi urte lehenago, gutxienez 119 pertsona hil ziren, arropa fabrika batek su hartu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Asia