Mundua -

Iruzkina

Erabaki komunak ez du zertan zuzena izan

Lehenengo eztabaidatu beharrekoa da ea Europari dagokion erabaki hori hartzea eta ea Irango programa nuklearra benetan mehatxu bat ote den Europarentzat.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak behin hartuko erabaki bateratu bat atzerri politikan eta ezin jakin zuzena izan ote den. Europar Batasunari asko kostatzen zaio guztiek bete beharreko erabaki bat adostea, gehienbat ez delako batere erraza 27 kideen artean ados jartzea.

Irani jarritako zigorren inguruan, ordea, zehazki petrolioaren gaineko blokeoan, erabakia aho batez hartu da. Neurri hori hartzeko arrazoi nagusia honakoa izan da: Iranek aurrera jarraitzen duela energia nuklearra garatzeko asmoarekin, eta programa horren helburu nagusia badirudi bonba atomikoak eraikitzea dela.

Baina horren inguruan, lehenengo eta behin, eztabaidatu beharrekoa da ea Europari dagokion erabaki hori hartzea eta ea Irango programa nuklearra benetan mehatxu bat ote den Europarentzat.

Iranek arma nuklearrak izatea ez litzateke ona inorentzat, baina ez dago argi Europar Batasunak gai horretan hainbesterainoko protagonismoa hartu beharko lukeen. Gainera, petrolioaren gaineko blokeo horrek ez du seguraski ezertarako balio izango.

Egia da zigor ekonomikoek azkenean arazoak eragiten dizkietela jasaten duten herrialdeetako biztanleei eta teorian horrek bertako buruzagiekin gustura ez egotea ekar dezakeela, baina praktikan kontrako ondorioa ere izan dezake. Zigor ekonomikoek ez zuten Gadafi buruzagi libiarraren gainbehera ekarri, ezta Sadam Husseinena ere, ez dute galarazi Castrok Kuban edo Kimek Ipar Korean agintean segitzea. Eta orain arte Irani jarritako zigorrek ez dute ayatolak ahultzea lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea