Mundua -

AEBetako hauteskundeak

Estatubatuarren urteko soldata, Romneyk egun batean irabazten du

Romneyk 42 milioi dolar irabazi zituen 2010-2011 urteetan, eta bere diru-sarrerek zerga baxuak dituztela ezagutarazi da.

AEBetako errepublikanoen primarioetarako hautagaiak. Argazkia: Efe
AEBetako errepublikanoen primarioetarako hautagaiak. Argazkia: Efe
AEBetako errepublikanoen primarioetarako hautagaiak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney hautagai errepublikanoak bere errenta aitorpena erakutsi du eta bere ondasun eta dirutzagatik zerga gutxi ordaintzen dituela ezagutarazi da.

2010 eta 2011 urteetan 42 milioi dolar irabazi zituen eta % 14,6ko zerga tasa izan zuen, The Washington Post egunkariak argitaratu duenez.

Estatubatuar gehienek % 23-35 arteko zerga tasak dituzte. 2008ko datuen arabera, gainera, batez beste 33.048 dolar irabazten ditu urtean AEBetako lagun batek eta Romneyk kopuru hori egun bakar batean irabazi zuen.

Zergen gaia errepublikanoen eztabaiden hizpide bilakatu da, izan ere, Newt Gingrich Ordezkarien Ganberako presidente ohiak publikoki eskatu zion Romnyri bere ondasunen eta dirutzaren datuak erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea