Mundua -
Oakland, AEB
400 atxilotutik gora polizia eta suminduen arteako istiluetan
Manifestariek hiriko hainbat zona blokeatu eta eraikinetan sartu dira, besteak beste, udaletxean.
Erredakzioa
400 lagun baino gehiago atxilotuak izan dira AEBetako Oakland hirian, manifestarien eta Poliziaren arteko istiluetan.
"Ocuppy Oakland" mugimenduak deitutako martxa batean manifestariak barrikadak jartzen hasi direnean sortu dira istiluak, "The New York Times" egunkariak bere webgunean esaten duenez. Hori dela eta, Polizia gas negar-eragileak botatzen hasi da iturri berek esan dutenaren arabera.
Atxiloketa gehienak (120-300 artean iturri ezberdinen arabera) manifestariak hiriko hainbat zona blokeatu eta eraikinetan sartzen hasi direnean gertatu dira.
Istiluetan hiru polizia zauritu dira, baita manifestari bat ere.
Martxa honekin, suminduek, hirian erabiltzen ez den batzar etxe bat hartu eta euren egoitza bilakatu nahi zuten. "Occupy Oakland", "Occupy Wall Street" mugimenduko adar bat da, finantza sistemaren gehiegikeriaren aurka egiteko herri protesta.