Mundua -
Liskarrak Armadarekin
Matxino talde batek 29 langile txinatar atxiki ditu Sudanen
"Haien segurtasuna bermatzeko atxiki ditugu, Armadak aurre egiten ari zaigulako", azaldu dute matxinoek, "baina onik daude".
Erredakzioa
Sudaneko Hego Kordofan zonaldean petrolioan lan egiten duten Txinako 29 langile atxiki ditu matxinok osatutako talde batek haien segurtasuna babesteko asmoz, matxinoek jakitera eman dutenez. Joan den ekainetik, Ipar Sudaneko Askapenaren Aldeko Mugimenduko adar baten eta Sudaneko Armadaren arteko erasoak ematen ari dira.
"Armadak aurre egiten ari zaigu eta langile hauen segurtasuna babesteko atxiki ditugu", azaldu dute matxinoen bozeramaile batek, "baina onik daude".
Armadak bahituak daudela aitortu du baina aldez aurretik liskarrak egon izana ukatu du. "Atxiki dituzten gehiengoak txinatarrak dira. Matxinoen helburua zibilak ohi dira", azpimarratu du Sawarmi Jalid Saad buruzagi militarrak. Halaber, bahituak askatzeko operazioa abian jarri dute.
Txinako Atzerri Gaietarako Ministerioak langileen segurtasuna bermatzeko deia egin dio Sudaneko Gobernuari.