Mundua -

Lurrikara

6,1 graduko lurrikara batek Peru eta Ekuador arteko muga astindu du

Lurrikara indartsu sentitu da bi herrialdeetako hainbat eskualdetan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,1 graduko lurrikara batek Piura eskualdea astindu du ostiral honetan, Peruko iparraldean, baina oraingoz ez da kalte pertsonalik edo materialik izan, Peruko Geofisika Institutuak jakitera eman duenez. Orain arte 41 pertsona zauritu dira lurrikararen ondorioz, eta horietako hiruk zauri larriagoak izan dituzte.

Dardara 12:10ean izan zen (17:10 GMT) eta epizentroa Sullana barrutitik 12 kilometro mendebaldera aurkitu zuten, Piura eskualdeko izen bereko probintzian.

Oraingoz, informazio iturriek jakitera eman dutenez, 41 pertsona zauritu dira lurrikararen ondorioz, eta horietako hiru (haurdun dagoen emakume bat, gizon bat eta bi urteko neskato bat) larriagoak dira. Tokiko hedabideen arabera, emakumea horma bat erorita zauritu da, eta gizonak traumatismo bat izan zuen. Antza denez, neskatoa bigarren solairutik erori da etxetik irteten saiatzen ari zenean.

Mugimendu telurikoa lurrazaletik 36 kilometroko sakoneran sortu zen, eta, beraz, Sullanako biztanleek Mercalli eskalan 6. mailako intentsitatearekin sentitu zuten, espezialistek "indartsutzat" jotzen zutena.

Gertaera sismikoak ez zuen Tsunami alertarik sortu Peruko kostaldean, Peruko Itsas Armadako Hidrografia eta Nabigazio Zuzendaritzak zehaztu duenez.

Peru Ozeano Bareko Suzko Gerrikoa izeneko gunean kokatzen da, munduko aktibitate sismikoaren % 85 inguru bertan erregistratzen delarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa 2024ko seismoak Peru azken ordukoa Ekuador