Mundua -
Iruzkina
Errusiak zergatik babesten du Assad?
Errusiak defendatzeko moduko interesak ditu eta Assad erortzeak kalte egingo liokeela uste du. Besteak beste, Siriak Tartuseko portua erabiltzen uzten die Errusiako gerraontziei.
Jesus Torquemada
Errusia Bashar El Assad Siriako presidentearen nazioarteko babesle nagusi bihurtu da Iranekin batera. Oso zaila izango da NBEren Segurtasun Kontseiluak Siriako erregimenaren kontrako ebazpena, Assad kentzea eskatzen duena, onartzea. Errusia, Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorra denez, betorako eskubidea du eta ez du ebazpena onartzen utziko.
Ligar Arabiarrak, Europar Batasunaren babesarekin, Assad boteretik kendu eta Siriako trantsizioa egiteko batasun nazionaleko Gobernua jartzea proposatu du. Ez du eskuhartze militarrik aipatzen, ezta Siriaren Askapenerako Armadari babes militarra ematea ere.
Hala eta guztiz ere, Errusiak ez du ebazpena onartzea nahi. Errusiak defendatzeko moduko interesak ditu eta Assad erortzeak kalte egingo liokeela uste du. Besteak beste, Siriak Tartuseko portua erabiltzen uzten die Errusiako gerraontziei, eta hori da Mediterranioan erabil dezaketen portu bakarra. Gainera, Errusiak eragin politikoa du Sirian eta horrek Ekialde Hurbileko gaietan sartzea ahalbidetzen dio.
Hori dela eta, Errusiak ez dio Ekialde Hurbilean geratzen zaion aliatu bakarrari erortzen utziko.