Mundua -

Erregimenaren errepresioa

Gutxienez 28 pertsona hil dira Sirian, tartean hiru haur

NBEk Siriaren inguruan aurkeztutako azken ebazpena atzera bota du Errusiak, eta, larunbat honetan, ebazpen berria bozkatuko du Segurtasun Kontseiluak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 28 pertsona hil dira ostiral honetan Sirian, tartean hiru haur eta hiru soldadu iheslari, Bachar al Asaden erregimenaren indarrean errepresioa dela-eta, Tokiko Koordinazio-Batzordea oposizioko taldeak salatutakoaren arabera.

Bitartean, Errusiak atzera bota du NBEk Siriaren inguruan aurkeztutako azken ebazpena, Errusiaren eta bere aliatuen ezka guztiak bertan jasotzen ez direla argudiatuta.

''Nazioarteko eskubideen printzipioek gidatzen dute Errusia. Siriako barne gatazka konpontzeko kanpotik neurriak inposatzeko edozein saiakera onartezina da guretzat'', azaldu dute Errusiako buruek ohar batean.

Libiako ''gidoi'' berdina Sirian ere erabili nahi izatea egotzi die Moskuk AEBei: nazioarteko zigorrak, aire-blokeoa, mendebaldeko indarren eskuhartze militarra eta erregimen aldaketa.NBEren Segurtasun Kontseiluak bilera berria egingo du larunbat honetan, Siriako gatazkaren inguruko ebazpen berria bozkatzeko.

Matxinada hasi zenetik 5.000 pertsona hil dira Sirian, NBEren azken datuen arabera. Oposizioak emandako datuen arabera, berriz, 7.000 dira hildakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea