Mundua -

ECOALBA

Bolivartar Aliantzako estatuek gune ekonomiko bat sortuko dute

Gune honen sorrerak "herrialdeen arteko harreman ekonomikoen antolamendua eta dinamizazioa" ezarriko du Venezuelako presidenteak esan duenez.

ALBA Amerikarako Alternatiba Bolivartarreko herrialdeen bilera. Argazkia: Efe
ALBA Amerikarako Alternatiba Bolivartarreko herrialdeen bilera. Argazkia: Efe
ALBA Amerikarako Alternatiba Bolivartarreko herrialdeen bilera. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bolivartar Aliantza Gure Ameriketako Herrien Alde (ALBA) osatzen duten estatuek ekonomia sustatzeko gune berri bat sortzea erabaki dute XI. Biltzarrean.

Presidente guztiekin hitz egin ostean, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak onartutzat eman du ECOALBA izenez bataiatu duten gunea eta bi urte barru jarriko da martxan.

Bileran, Ekuadorreko presidentea, Rafael Correa, Kubakoa, Raul Castro, Boliviakoa, Evo Morales, Nikaraguakoa, Daniel Ortega, Saint Vincent eta Grenadinakekoa, Ralpg Gonsalves, Dominikakoa, Rooslvelt Skerrit eta Antigua eta Barbudakoa, Baldwin Spencer daude.

Ekonomia bultzatzeko gune horrek "herrialdeen arteko harreman ekonomikoak antolatu eta dinamizatuko ditu", eta "lotura produktibo eta komertzial osagarriak" sortuko ditu, Chavez presidentearen esanetan.

Honen harira, Correak "denen onuragarri izango diren truke osagarriak" bilatu behar direla esan du eta Sucrea (herrialde-ordain sistema bakarra) erabiltzen jarraitzeko animatu du, atzerriko txanponik erabili gabe merkataritza-akordioak egitea ahalbidetzen duen sistema.

Sucrea eta Bolivartar Aliantzako Bankua izango ditu elkarte berriak oinarrian. Horretarako, Aliantza osatzen duten herrialdeek atzerrian dituzten erreserben % 1 gordailu gisa bankuan uztea proposatu du Chavezek, "benetako banku bihurtzeko" eta "proiektuak eta inbertsioak finantzatu ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea