Mundua -

Liburuaren aurkezpena

Fidel Castrok bere memoriak argitaratu eta Habanan aurkeztu ditu

Liburuaren aurkezpenean, sozialismoan arazo ekonomikoak gaindituta daudela pentsatzearen akatsaz hitz egin du Fidel Castrok.

Fidel Castro "Guerrillero del tiempo" liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Efe
Fidel Castro "Guerrillero del tiempo" liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Efe
Fidel Castro "Guerrillero del tiempo" liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Kubako presidente ohiak "Guerrillero del tiempo" bere bizitzako oroitzapenak kontatzen dituen liburua aurkeztu du jendaurrean Habanan.

Kubako iraultzaren buruzagiak 85 urte ditu eta boteretik at dago 2006tik gaixotasun baten ondorioz. Aurkezpena larunbatean egin zen eta sei orduz jendearekin hitz egiten egon zen bere liburuaren nondik norakoak azaltzen. Katiuska Blanco kazetari eta idazleak idatzi ditu bi liburukitan argitaratu diren mila orrialde baino gehiagoko memoriak.

Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresua 2011 urtean egin zenetik eta bere anaiak erakundearen buruzagitza hartu zuenetik publikoki agertu den lehen aldia da. Fidel Castroren memoria hauek txikitako bizipenekin hasi eta 1958ko abenduan amaitzen dira, Fulgencio Batistarekin amaitu zuen gerlarien mugimenduaren garaipenaren bezperan.

Liburuaren aurkezpenean, sozialismoak arazo ekonomikoak gainditu dituela pentsatzea okerra dela esan zuen Fidel Castrok, eta ordaindutako hezkuntzaren aurka eta Malvinetako auziaz ere hitz egin zuen. Horrez gain, Siria eta Iranen "mehatxu larriaz" ere mintzatu zen, "AEB eta Europa Errusia konbentzitu nahian ari baitira herrialdea babesteko biderik onena misilen aurkako ezkutua dela". Fidel Castrok ez du idazten jarraitzea baztertzen. "Memoria agortzen doa, horregatik orain aprobetxatu behar dut", adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea