Mundua -
Hauteskundeak
Niinistö kontserbadorea, Finlandiako presidente
Garaipen historikoa lortu du, Kokoomus alderdi kontserbadorearen lehen estatuburua izango baita 1956 urtetik.
Erredakzioa
Sauli Niinistö hautagai kontserbadoreak irabazi du Finlandiako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia, Pekka Haavisto ekologistari gailenduta.
Hauteskunde Batzordearen datuen arabera, Niinistök botoen % 62,8 lortu du, eta Haavistok, berriz, % 37,2.
Garaipena inkestek aurreikusten zuten. Niinistören garaipena historikoa da, Kokoomus alderdi kontserbadorearen lehen estatuburua izango baita 1956 urtetik.
Aro bat amaitu da
Igande honetako hauteskundeek 30 urteko presidentetza sozialdemokraten amaiera ekarri dute, Paavo Lipponen lehen ministro ohia eta sozialdemokraten hautagaia lehen itzulian kaleratu zuten botoen % 6,7 bakarrik lortuta.
Gaur egun, Finlandiako presidentea Armadako jaun gorena da eta bere eskumen nagusia kanpo-politika zuzentzea da, kooperazio lanei dagokienean, Gobernua eta Parlamentuarekin batera.