Mundua -

Iruzkina

Greziaren lagunak

Greziaren ustezko lagunak baldintza oso zorrotzak jartzen ari zaizkio, diru-laguntzak ematen segitzea nahi badute.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batzuetan lagunek etsaiak dirudite. Greziaren ustezko lagunak baldintza oso zorrotzak jartzen ari zaizkio, diru-laguntzak ematen segitzea nahi badute. Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Sarkozy presidente frantsesak aditzera eman dutenez, greziarrek euren egoera kudeatzen ez dakitenez, atzerriko kudeatzaile bat jarri behar zaie.

Funtzionario kopurua jaisteko eta gutxieneko soldata gutxitzeko eskatzen diote Greziari, Nazioarteko Diru Funtsak, Europar Batzordeak eta Europako Banku Zentralak. Grezian funtzionario kopurua handia da, hori hala da; eta euren gutxieneko soldata, 800 eurotik gorakoa, Espainiakoa baino handiagoa da, esate baterako.

Baina greziarrek ez dute murrizketa gehiago nahi, eta gainera, minduta daude bere bazkideak egiten ari zaizkion eskaerengatik.

Gaur berriro greba orokor eguna dute. Greziaren ordainketa etenaren eta Eurogunetik kanpo geratuko den mamua berriro agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea